Jardunaldiaren atarikoa.

Jardunaldiaren atarikoa.

Datozen bi asteburuetan denboraldiko momentu ederren eta erabakigarrienean sartuko gara.

Jardunaldi honetan zehar hainbat final ikusteko aukera izango ditugu, eta baita Finalen Finalera begira hainbat kanporaketa zuzen ere. Egun handi hori, Atletico San Sebastian klubaren laguntza tarteko, Aieten ospatuko dugu datorren maiatzaren 13an.

Partidu erabakigarriak jokatuko dituzten talde guztiak ezin ditugu lerro hauetan zerrendatu, testu amaigabe bat sortuko baikenuke, baina maila bakoitzean zita aipagarrienak azpimarratzen saiatuko gara. Senior mutiletan, final-erdiak lehen, bigarren eta hirugarren mailan; nesketan, berriz, A1eko azken jardunaldia jokoan, nahiz eta datorren larunbatean tituluaren borrokan ze bi talde arituko diren badakigun dagoeneko: EASO Basket en Clave de Sol eta Atletico Sn Sn.

Errendimenduzko juniorretan, nesketan zein mutiletan finalerdietako itzulerako partiduak izango dira jokoan. Partaidetzan, berriz, finalak jokatuko dira. Biak ala biak Urnietako kiroldegian jokatuko dira igande goizez. Goizeko 10:00etan mutilen txanda izango da: Oiarso 05 SKT eta Aldapeta Maria Ikastetxea aurrez aurre; nesken partdua bi ordu beranduago: Inar optika ISV vs Hemen Garbiketak Eskoriatza KE.

Kadetetan, final-erdietako itzulerako partiduak errendimenduzko mailetan eta partaidetzako multzo ezberdinetan, azken jardunaldiak jokoan. Haur mailan, dagoeneko ezagutzen ditugu txapeldunak, baina errendimenduzko lauko finaletan Euskadiko Txapelketan aritzeko bigarren txartelak egongo dira jokoan. Gainera gure errendimenduzko minien finalak ere jokatuko dira: ZAST 2011 vs EASO Basket Basagain 2011 nesketan eta EASO Basket Kukuarri 2011 vs Altuna Uria ISB mutiletan.

Jardunaldi erabakigarri honetako partidu guztien ordutegia hurrengo estekan aurkitu ahal izango duzue: https://www.gisaski.eus/txapelketa/momentuko-jardunaldia/

 

             

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.