Jardunaldiko atarikoa.
Gainean dugu gure probintziako kantxetan jokatuko den beste jardunaldi eder bat.
Senior mailan liderrek, printzipioz behintzat, aurrera errez ateratzeko moduko partidak jokatuko dituzte eta partida bat azpimarratu beharko bagenuke, hori Emakumezkoen Bigarren mailan izango genuke: EASO Araxes-Bergara Soraluce KE; hirugarren diren donostiarrak bigarren sailkatua garaitu eta sailkapenean aurre hartzea bilatuko dute.
Junior mailan, partaidetzakoen, nesketan zein mutiletan, bigarren fasearen hasiera izango da asteburu honetakoa. Kadetetan aipagarriak dira errendimendu nesketan jokatuko diren hainbat partida, bigarren posturako txartela eskuratzeko lehia bizi-bizirik baitago. Besteak beste, Eskoriatza KE-k (10-4) Ordizia KEren (11-3) bisita jasoko du; EASO Ibaeta Basket Buruntza lider indartsuak berriz, bigarren posturako borrokan dabilen beste hautagai baten kantxa bisitatuko du: Intxaurrondoko Inter (9-4) EASO garaitzen duen lehen taldea izaten ahaleginduko da.
Amaitzeko, ezin aipatu gabe utzi infantil nesketan jokatuko diren finalerdiak A1-ean plaza bat eduki ahal izateko. Bertan aurrez aurre izango ditugu EASO Iruela eta SaskiAxular Igeldo parte batetik eta Bera Bera eta BKL Pagoeta bestetik.
Jardunaldiko partida
Errendimenduzko Kadete Neskak
Eskoriatza KE vs Ordizia KE
Larunbata, 09:30etan, Manuel Muñoz Kiroldegia (Eskoriatza)