Jardunaldiaren atarikoa.
Iraila agurtuko dugu asteburuan eta urriarekin sartzearekin bat partidu gehiagoz gozatzeko aukera izango dugu, hainbat lehiaketetan jada erritmoa hartuta hasiak dira, gainera.
Gizonezkoen senior guztiak martxan ditugu dagoeneko, eta junior zein kadete errendimendu mailetan, hirugarren jardunaldia izango dute honako hau, bai urrezko eta baita zilarrezko mailetan ere. Gure karteldegia neurketa interesgarriz betetzen hasia dagoela ez dago dudarik.
Mutilen Urrezko junior mailan, partidurik galdu ez duen bi talde bakarrik gelditzen dira: Pressing Askatuak A eta BKL Oria. Biek ere etxetik kanpo jokatuko dute lidergoa mantendu nahian. Nesketan, berriz, liga hobeen hasi duten bi taldeen arteko lehia ikusiko dugu asteburu honetan: Ordizia KE – Atletico Sn Sn Anie.
Kadetetan, partidurik galdu ez dutenen arteko beste norgehiagoka bat mutilen urrezko mailan, Bost Machine Tools TAKE eta Ordizia KE izango direlarik protagonista. Eta nesketan, EASO Basket Iruleak, bere bolada onarekin jarraitu (2-0) eta BKL Pagoeta beste liderrak atseden duela aprobetxatu nahiko du lidergoan bakarrik gelditzeko.