Jardunaldiko atarikoa

Jardunaldiko atarikoa

Asteburuan agur esango diogu apirilari eta maiatzari ongietorria emango diogu, lehiaketa gehienentzat hilabete erabakigarria izango denari, kanporaketa ugari jokatuko baitira, eta hilaren 21ean adibidez, “Finalen finala” ere biziko da. Gogotsu geunden kantxetara bueltatzeko eta asteburua bete-betea dator.

Lehiaketa guztietan daude gauza asko jokoan, baina azpimarragarriena hurrengo lerroetara ekartzen saiatuko gara. Senior Lehen Mailan, mutiletan, zein nesketan, CD Internacionalek laugarren postua eskuratzen saiatuko da asteburuan. Nesken taldeak dena dauka alde helburua lortzeko, baina mutilek, euren aukera apurrak mantentzen jarraitu nahiko dute Atletico Sn Sn aurkari zuzenaren aurka jokatuz; azken hauek bi garaipeneko aldea daukate eta hori murrizten saiatuko dira lehenak. Senior hirugarren Mailan, bestalde, final-laurdenetako kanporaketak egongo dira jokoan.

Junior mailan, Errendimenduko nesken itzulerako kanporaketekin geldituko gara, eta batez ere, BKL  Esparru – Carnicas San Marcial Hondarribia partidan, joanekoan, laranjek, bi puntuko aldea lortu baitzuten soilik 43 eta 45 irabazi eta gero. Horretaz gain, kontutan hartu behar dugu, nesken partaidetzako taldeen amaierako fasea ere asteburu honetan hasiko dela.

Kadeteei begira, Errendimendu nesketan kanporaketetako itzulerako partidak biziko ditugu eta Partaidetza mutiletan, Goierri Aluminios Alemanek, partida zaila izango du bere 8 eta 0ko balantzea potolotzeko ahaleginean, berari jarraiki doan Eibar Saskibaloia Kadete izango baitu aurrean.

Amaitzeko, infantil mailan, Errendimenduzko mutilen fase erregularreko amaiera biziko dugu asteburuon, Larramendi Ateltico Sn Sn eta Mondragon Lingua Ointxe hirugarren amaitzeko lehian daudelarik. Nesketan partida handia; Marmoles Aztiria ISBk aurre egin diezaiokeen aurkari bakanetako bat izango du aurrean: ZAST Kuraye.

Gozatzeko beste asteburu bat!!

 

Jardunaldiko partida

Errendimenduzko Junior Neskak – Amaiera Fasea

BKL Esparru vs Cárnicas San Marcial Hondarribia

Larunbata, 18:00etan, Antzizar Kiroldegia (Beasain)

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.