Jardunaldiko atarikoa.

Jardunaldiko atarikoa.

Hemen dugu jada denboraldian zehar gehien itxaroten dugun jardunaldietako bat. “Finalen finalaren” bezperatan, asteburu honetan ezagutuko ditugu, maiatzaren 21ean, Zarautzen 2022ko finalak jokatuko dituzten protagonistak.

Senior Lehen Mailan, Errendimenduzko Juniorretan eta Errendimenduzko Kadetetan, nesketan zein mutiletan, larunbat eta igande honetan finalerdiak jokatuko dituzte (maila batzuetan partida bakarrera eta beste batzuetan itzulerako partidak jokatuta).

Etxafuegoa Senior Mutilen finalerdiek emango dute, ostiralean, Inter de Mitente vs Donosti Dolphins eta STL Azkune vs Atletico Sn Sn partidekin. Senior nesketan Goierri Aymak lau puntuko abantaila daukala hasiko du EASOren kontrako partida; Graficas Juaristi ZASTek berriz, 24 puntuko alde handia lortu zuen joanekoan Intxaurrondoko Internacionalen kontra eta badirudi, bere kantxan jokatuko den, bere mailako finaleko partaideetako bat izango dela.

Errendimenduzko Junior neskei dagokienez, Goierri UZ Baleikek eta BKL Esparruk nahikoa abantaila hartu zuten joanekoan, baina mutiletan sekulako parekotasuna dago eta emozio handiko partidak espero ditugu asteburu honetan.

Kadeteei dagokionez, mutiletan, joaneko partidetan garaile irten eta gero, EASO Panko Performance eta Magne Ointxe faborito moduan aterako dira kantxara; nesketan, ezer arrarorik gertatu ezean behintzat, Ordizia KE-k eta EASO Ibaeta Basket Buruntzak lehen partidan eskuratutako abantaila mantendu beharko lukete eta modu horretara finalerako txartela eskuratu.

Guzti honetaz gain, igoera edo jaitsiera faseak ere baditugu senior mailan, edo amaiera faseko finalerdiak partaidetzako junior eta kadetetan. Ez zaigu ezer falta izango.

Finalerdietako ordutegi guztiak gure web orrian ezagutzeko aukera daukazue:

https://www.gisaski.eus/txapelketa/momentuko-jardunaldia/

Goza dezagun denboraldiko garai garrantzitsu honetaz eta zorte on guztiei.

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.