Jardunaldiaren atarikoa.

Jardunaldiaren atarikoa.

Nahi genuen data hemen da jada. Asteburu honetatik aurrera gure lehiaketa guztiak egongo dira martxan, karteldegia partidez betetzen da eta kiroldegi guztiak bor-bor egongo dira neska-mutilen gogo, baloien bote eta harmailetako giroekin.

Senior mailei buruz hitz egiten hasiko gara oraingoan. Neskek lehen partida jokatuko duten bitartean, mutilen lehen mailako liderrek exijentzia handiko bi partida izango dituzte. CD Internacionalek Donosti Dolphinsen (2-1) kantxan jokatuko du, eta TAKE Orbela Tabernak Astigarragako Mundarro (2-1) hartuko du Tolosan.

Errendimenduko juniorretan aurkituko dugu jardunaldiko partida nagusia. Urrezko emakumezkoen mailan, Ordizia KE eta Atletico Sn Sn Garazi 3 eta 0ko balantzea dutela iritsiko dira elkarren kontrako lehiara; Bera Berak, berriz, Beasainera dauka bisita. Aipagarria da baita ere mutilen zilarrezko mailan Usoa Ganbara BKE-k (3-0) eta SaskiAxularrek (2-0) jokatuko duten partida, porrotik ezagutzen ez duen talde bakarra utziko baitu.

Kadeteei dagokienez, emakumezkoen zilarrezko mailan aurkituko dugu partidarik aipagarriena. Ostadarren eta Ordiziaren arteko deman erabakiko da zeinek jarraitzen duen sailkapenaren buruan, biek ala biek lortu baitute garaipena ligako lehen hiru jardunaldietan.

Partaidetzako gehienak asteburu honetan hasiko dira eta infantilek euren bigarren jardunaldia izango dute jokoan. Baina, ezin dugu ahaztu, maila profesionaletako gure taldeek ere aste honetan ekin dietela euren ligei, eta zorterik onena opa nahi diegu.

 

Jardunaldiko partida

Emakumezkoen Urrezko Junior Maila

Ordizia KE – Atlético SN SN Garazi

Larunbata // 12:30 // Majori kiroldegia

 

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.