Jardunaldiaren atarikoa.

Jardunaldiaren atarikoa.

Astea motz egin zaigu, saskibaloi gogoak tarteko seguruenik, eta jadanik hemen dugu ostirala, eta berarekin batera partiduz betetako beste asteburu interesgarri bat.

Partaidetzako lehiaketak erritmoa hartzen ari dira oraindik, baina errendimenduan baditugu aipatzeko moduko hainbat partidu.

Seniorrekin hasita, normalean goi aldeko taldeek jokatzen duten partidei jartzen diegu arreta gehiago, baina oraingoan Loyola 21 Hoopsek jokatuko duen partidari begira jarri nahi dugu. Izan ere, donostiarrak, nahiz eta astebururo nahikoa ondo lehiatu, oraindik ez dira partidu bat irabazteko kapaz izan, lehen mailako talde bakarra delarik oraindik garaipenik batu ez duena. Asteburu honetan bilatuko du estreina, 2 eta 2ko balantzearekin hirugarren garaipenaren bila irtengo den Astigarragako Mundarroren aurka.

Junior mailan lidergoa jokoan jarriko duten lehia zuzenak hasiko dira. Mutilen urrezko mailan, Askatuak Hollisek (3-1) Easo Basket Andatzaren (3-1) bisita jasoko du, eta nesken zilarrezko mailan Ostadarrek eta Intxaurrondoko Internacionalek elkarren aurka erabakiko dute multzoko lider zeinek jarraituko duen, biak ala biak 3 eta 1eko balantzearekin baitaude. Mutilen zilarrezko mailan eta nesken urrezkoan, ikusi beharko dugu Uos Ganbara BKE batetik eta Bera Bera eta Atletico Sn Sn Garazi bestetik gai diren porrotik ezagutu gabe jarraitzeko.

Amaitzeko ezin dugu aipatu gabe utzi kadete mailako partidu bat eta infantil mailako beste bat. Mutilen urrezko kadete mailan partidu denak irabazi dituen Askatuak Galileak sailkapenean jarraika daukan Bost Machine Tools Takeren kantxan jokatuko du. Nesken Urrezko infantiletan Lantz Taberna ISBk eta Easo Basket Iruleak partidu eder batean, bakarka lider zein geldituko den izango dute jokoan.

 

Jardunaldiko partida

Mutilen Urrezko junior maila

Askatuak Hollis vs EASO Basket Andatza

Larunbata // 18:00tan // Paco Yoldi kiroldegia

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.