Jardunaldiaren atarikoa.

Jardunaldiaren atarikoa.

Denborarik galdu gabe, partidaz betetako beste asteburu bati egin behar diogu aurre. Gainera, jardunaldi honetan partida handi askoz gozatzeko aukera izango dugula aurreikusten dugu eta sailkapenari begira ere ideia garbi batzuk hartzen hasteko beta izango dugulakoan gaude. Goazen bada!

Gizonezkoen Senior lehen mailatik hasiko gara. Partidarik galdu gabe dauden bi taldeen arteko partida iritsi zaigu jada. Lidergoa izango dute jokoan TAKE Orbela Tabernak eta Intxaurrondoko Internacionalek. Duda izpirik gabe, hau izango dugu jardunaldiko partidu handiena. Neskei begira jarrita, aipagarria da lau multzoetan, bi talde bakarrik izan direla kapaz jokatutako bi partidak irabazteko (Goierri Ayma eta EASO Basket) eta, beraz, sekulako parekotasuna biziko dugulakoan gaude.

Junior mailan azpimarratu beharreko beste partidu bat: nesken urrezko mailan Bera Berak (6-0) eta Ordiziak (4-2) azken hauen kantxan jokatuko duten elkarren kontrakoa. Donostiarrek ia erabateko kolpea eman diezaiokete sailkapenari, momentu honetan, aurre egin ahal dien taldeetako baten kantxan irabaziz gero.

Urrezko kadete nesketan, bigarren sailkatuta dauden bi taldeen (Ordizia KE eta ZAST Kuraye) arteko partiduak erabakiko du orain arte geldiezin dagoen Ekiola Ointxeren (6-0) uberan zeinek jarraituko duen. Zilarrezko mutiletan SaskiAxularrek (4-1) Andraitz (5-0) garaitu eta bere denboraldiko aurreneko porrotera eraman nahiko du, modu honetara, sailkapenean, goi postuan berdinduz.

Infantilekin amaituko dugu, aipatuz, denboraldiko momentu honetara iritsita, ZAST LYNX eta Ordizia Lacturale sekulako maila ematen ari direla zilarrezko nesken mailan. Hiru partida eta beste horrenbeste garaipen. Hori bai, asteburu honetan biek ala biek partida zailak izango dituzte Txogitxu Askatuaken eta Ostadar Urdinaren aurka hurrenez hurren.

Jardunaldiko partida

Gizonezkoen Senior Lehen Maila

TAKE Orbela Taberna vs CD Internacional

Larunbata // 16:00 // Usabal kiroldegia (Tolosa)

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.