Jardunaldiaren atarikoa.
Bagatoz berriz ere, Gipuzkoan, saskibaloiak beteko duen beste asteburu batekin. Azkenean, lehiaketa guztiak izango ditugu martxan eta probintzia guztian zehar jokatuko diren partiden kopurua 100etik gorakoa izango da askogatik.
Dagoeneko abian zeuden lehiaketez gain, datorren asteburuan martxan jarriko dira Gizonezkoen senior hirugarren maila, Partaidetzako junior eta kadete mailak, mutiletan zein nesketan, eta infantil mailako beste batzuk: partaidetzako mutilen eta nesken Infantil Handi eta nesken Infantil Txiki, besteak beste.
Sailkpenei begiratu nahi badiegu, garrantzi gehien hartzen duten lehiaketak, gizonezkoen lehen mailaz gain, errendimenduzkoak dira. Junior mutiletan esaterako, sekulako partida aurreikusten da BKL Murumendik eta Ordizia KE-k elkarren aurka jokatu beharko dutena, lidergoan bakarrik zein geldituko den erabakiko baitu. Errendimenduzko kadete nesketan, bestalde, Easo Ibaeta Basket Buruntza eta Ordizia KE izango dira aurrez aurre Donostian, biak ere 3 garaipen eta porrotik gabe daudenak sailkapenean.
“Basket non-stop” asteburua hasiko dugu bihar ostirala.
Jardunaldiko partida
Errendimenduzko Junior mutilak
Urriak 16 – 18:00
Antzizar kiroldegia, Beasain
Bkl Murumendi (4-0) vs Ordizia KE (4-0)