Jardunaldiaren atarikoa.

Jardunaldiaren atarikoa.

Partidu gutxiko asteburua da datorren hau. Infantil eta kadete mailako Euskadi eta Nafarroako txapelketak izango dira platerik garrantzitsuenak seguruenik, baina askok eta askok zubia dutela aprobetxatuta, lehiaketa gehienek atseden hartuko dute, nahiz eta badagoen geldituko ez denik ere.

Adibidez, urrezko eta zilarrezko junior eta kadete mailetako lehiaketak. Juniorren kasuan mutilen lehiaketak dira, batez ere, aipagarri. Urrezko mailan, lau talde daude buruan berdinduta eta larunbatean lau honetako bi talde elkarren aurka ikusi ahal izango ditugu: Askatuak Hollis vs EASO Basket Igeldo. Zilarrezko mailan Usoa Ganbara BKEk Aloña Mendiren aurka egiten duenaren zain egongo gara, lehen itzulia porrota ezagutu gabe amaitzeko aukera baitauka.

Kadeteei dagokienez, partidarik aipagarriena nesken urrezko mailan eman behar zen Ekiola Ointxe vs Ordizia izango litzateke, baina hurrengo asteburura atzeratu da eta, beraz, mutilen urrezko mailan egongo den Askatuak Galilea vs EASO Cromovari egongo gara adi-adi, aurrenekoek, lehen faseari, kolpe ia definitiboa emateko aukera baitaukate.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.