Jardunaldiko atarikoa.
Pasa den asteburuan ia protagonismo osoa hartu zuten selekzioek, baina asteburu honetan berriz itzultzen da karteldegi beteko partiduen gure errutina.
Txikienetik hasiko gara oraingoan, infantil mailatik, partaidetzako mailei buruz hitz egiteko. Mutilen lehen multzoan, partidarik galdu ez duen EASO Basket Aizkorri liderrak bere uberan dauden talde indartsuenetako bat hartuko du etxean: Hernani KE. Hirugarren multzoan BKL Usurberen eta Aldapeta Maria Ikastola Txuriurdinen arteko lehiak erabakiko du lidergoan bakarrik zein gelditzen den. Eta laugarren multzoan ere bada partidu interesgarri bat, orain arte porrota ezagutu ez duten Erroibide Irunen eta Ama Guadalupekoa Hondarribiaren artekoa hain zuzen ere.
Kadetetan, aipagarria da orain arte geldiezin izan den Ointxek, 6-2ko balantzearekin bigarren sailkatua den ZAST Kurayeri egingo dion bisita urrezko nesketan. Baita zilarrezko mutilen mailan, 6 eta 1eko balantzearekin berdinduta dauden SaskiAxularren eta Ordiziaren artekoa ere.
Junior mailan, EASOren taldeen arteko derbi interesgarria dugu mutilen urrezko mailan, biak ala biak lehen postuetan egoteko borrokan daudelarik. Senior mailan, hainbat partidu aipagarri daude. Nesketan, lehen mailako bi multzotan lehia ederrak ikustea aurreikusten ditugu. Tolosan Eguzkitza Sagardotegia TAKE vs Atletico SN SN eta Irunen Erroibide Urbycolan vs Digitarte Hoops; talde guztiak bi garaiepenekin eta porrota ezagutu gabe daude, eta beraz lider zein aterako den ikusiko dugu. Mutilen bigarren mailan ere gorriz markaturiko partidu bat daukagu: Mondragon Unibertsitatea A (5-0) vs Goierri Modelos Ezguba (5-0).
JARDUNALDIKO PARTIDUA
Emakumezkoen Senior Lehen maila
1.Multzoa: Eguzkitza Sagardotegia TAKE vs Atlétcio SN SN
Larunbata // 18:00 // Usabal kiroldegia (Tolosa)
2.Multzoa: Erroibide Urbycolan vs Digitarte Hoops
Larunbata // 16:00 // Azken portu kiroldegia (Irun)