Jardunaldiaren atarikoa.
Beste asteburu handi baten atarian gaude, nahiz eta Emakumezkoen Senior Lehen Mailak atseden hartuko duen aurreneko fasea amaitu berri dutelako. Jarraian asteburuko partidarik aipagarrienei errepasoa emango diegu, partaidetzako gure lehiaketetan atentzioa jarrita batez ere.
Junior mailarekin hasiko gara, astero moduan, mutilen urrezko mailan partida handi bat topatuko baitugu, honako honetan, ia erabakigarria izan daitekeen bat. EASO Basket Andatzak eta Ordizia Oklik, biak ala biak 7 eta 2ko balantzearekin, elkarren aurka jokatuko dute Donostian, “jardunaldiko partidua” izango den norgehiagokan. Nesken zilarrezko mailan ere, bada zer ikusi; besteak beste, Aloña Mendi liderrak bere uberan dagoen Intxaurrondoko Internacionalen kontra jokatuko duen partidua. Partaidetzari dagokionez, bi norgehiagoka aipagarri, bietan lidergoa egongo baita jokoan: Kurkubi Lezo vs EASO Basket Malkorri lehen multzoan, eta Pixels Sistemas BKE vs Hemen Garbiketak Eskoriatza hirugarrenean.
Kadeteei dagokienez, mutilen zilarrezko mailako lehenaren eta bigarrenaren arteko dema dago besteen gainetik: Ordizia KE vs Betieder Andraitz. Partaidetzakoei dagokienez, Ordiziako beste talde bat protagonista izango den partidua: Aloña Mendi vs Ordizia; G1 multzoan partidarik galdu ez duten bi talde.
Amaitzeko partaidetzako infantiletan hainbat partidu erakargarri topatuko ditugu. Nesketan, Ipar-Tonic Oiarsok (5-0) Cerve Askatuaken (4-1) kantxa bisitatuko du lehen multzoan, eta hirugarrenean derbia Azpeitian: Decoramic ISB vs Milar Larramendi ISB. Mutilei dagokienez, lehen multzoan, partidarik galdu ez duen EASO Basket Aizkorrik, Antigua Luberri Txuri bigarren sailkatuaren kantxan jokatuko du.
Jardunaldiko partidua
Mutilen urrezko junior maila
EASO Basket Andatza vs Ordizia Okli
Larunbata // 09:15etan // Bidebieta kiroldegia (Donostia)