Jardunaldia: Donosti Dolphins taldeak Aloña Mendiren bolada ona eten du

Jardunaldia: Donosti Dolphins taldeak Aloña Mendiren bolada ona eten du

Ez da gariezinik geratzen gizonezkoen lehen mailan. Donosti Dolphins taldeak Mekalki Aloña Mendiren bolada onarekin bukatu zuen, zortzitik zortzi garaipen eskuratuak zituztelarik, baina oraingo honetan 54-70 galdu zuten. Donostiarrak abantaila txiki batekin iritsi ziren azken laurdenera (44-50), eta azken laurden bikain bat baliatuz 10-20 sailkapenean lidertzara gerturatzen dituen garaipena lortu zuten. Kategoria horretan berdintasun handieneko leia  Alde Zaharraren eta TAKE Orbela Tabernaren artekoa izan zen. Alde Zaharrak lortu zuen garaipen garrantzitsua (62-59) nahiz eta tolosarrak abantailarekin sartu ziren neurketako azken minutuan. (Argazkia: goiena.eus

Emakumezkoen lehen mailari dagokionean, ez dira aldaketak egon sailkapenaren goikaldean. Lehen lau sailkatuek garaipena eskuratu zuten, beraz, Txintxu Gozotegiak lidergoan jarraitzen du (33-45 garaitu zuen TAKE), Ostadar (70-44 gainditu zuen Atletico San Sebastian), Cafes Aitona Askatuak (46-34 Eskoriatzaren aurka) eta Grupo EME Oiarso (34-35 gainditu zuen Goierri Ayma) garaipen batera daudelarik. 

Emakumezkoen Juniorretan, Urbycolan Hondarribiak lidergora egin du salto larunbatera arte porrotik jaso ez zuen Bera Bera taldea gaindituz Hondartzan (48-41). Etxekoak abantaila bikainarekin iritsi ziren atsedenaldira, (26-13) eta bukaerara arte mantentzen jakin zuten, nahiz eta hirugarren laurdenean kanpokoek susperraldia eduki (9-19). Gizonezkoen juniorretan, buruan zihoazen hiru taldeetako batek, CPK Caldereria taldeak, porrota jaso zuen BKL Usurberen eskutik (78-83), sekulako neurketa izan zen eta hirugarren luzapenean erabaki behar izan zen garailea. Beraz Mondragon Unibertsitatea eta Easo Adarra geratzen dira kolidertzan. 

Ordiziak ez zion aukerarik eman Zast Zarautz taldeari emakumezkoen kadeteetan eta sailkapenean sendo agintzen jarraitzen du. Easo AECC taldeak, Cafes Aitona Askatuak taldea gainditu zuen  beraz sailkapenan ere bigarren postura igo da, bi taldeak lidertzatik garaipena batera daudelarik. Gizonezkoen kadeteetan berriz, Redline Mekanika TAKE taldeak porrotik jaso gabe jarraitzen du BKL Murumendi gainditu ostean. Erroibide Irun eta Easo 04 Mendaur taldeek garaipen batera jarraitzen dute, Zast Zarautz (69-56) eta Ordizia (73-75) gainditu ostean hurrenez hurren. 

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak: 
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.