Jardunaldia: Ikasbasket taldea gizonezkoen juniorretan dominatzaile
TAKE Orbela Taberna eta Errotaundi Okindegia ISB dira geratzen diren kolider bakarrak STL Azkune eta Donosti Dolphins taldeak porrota jaso duten astebukararen ostean. Santo Tomasek Iraurgiri eginiko bixitan galdu zuen 71-65, eta Bosteko Iraulik ezustekoa eman zuen Dolphinsen aurka (73-67). Atzeko postuetako leia garrantzitsuan, Zast Zarautzek Ordizia gainditu zuen sendotasunez (69-47).
Emakumezkoen lehen mailan, Zast Neskak eta Grupo Eme Oiarso mantentzen dira sailkapenaren buruan hiru garaipenekin hiru jardunalditan. Zarauztarrek Eskoriatza gainditu zuten 100 puntu gaindituz, eta errenteriarrek CD Internacional gainditu zuten (61-49). Ostadar eta TAKE, porrotik jaso gabe zeudenak, astebukaeran galdu zuten, Antigua Luberri (41-39) eta Atletico San Sebastian (40-51), taldeen aurka.
Ama Guadalupekoa Ikasbaket taldea da dominatzaile sendoa gizonezkoen juniorretan. Jokatutako sei jardunaldietan eskuratu du garaipena, eta astebukaera honan Hernani gainditu zuen 44-72. Emakumezkoen juniorretan, Torrealday Asesores Hondarribia, Zast Zarautz eta Typo 90 Askatuak Rusell taldeak daude porrotik jaso gabe. Behekaldetik, BKL Txindoki taldeak garaipen bikaina eskuratu zuen Inar Optika ISB taldearen aurka (39-35).
Gizonezkoen kadeteetan, Ordizia liderrak mahai gainean kolpea eman zuen beregandik gertuen zegoen taldea gainditu ostean, Saski Axular (72-51). Bestetik, emakumezkoen kadeteetan, Bera Bera taldeak estu hartu zuen Easo Lorea Gourmet liderra, baino azkenean 44-36 galdu zuen. Bigarren posturako leian, Goierri Oxykor taldeak BKL Esparru gainditu zuen (40-58).
Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak:
Gizonezkoen 1. maila
Emakumekoen 1. maila
Gizonezkoen 2. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak