Jardunaldia: kategoria guztietako sailkapenen goikaldean berdintasun handia
Gizonezkoen lehen mailan berdintasun handia da nagusi. Lau talde daude kolidertzan sei neurketetan bost garaipen eskuratuta. CD Internacional orain arte hor zegoen, baino Bosteko Irauli taldearen aurka galdu ostean (42-73), talde hortatik kanpo geratu da. Santo Tomas taldea bigarren porrota jasotzetik oso gertu geratu zen, baino ezustekoa ekidin zuen Ordiziaren pistan azken minutuetan neurketa irauliz (63-66). Emakumezkoen lehen mailan, TAKE, Ostadar, Zast Neskak eta Grupo Eme Oiarso taldeak porrotik jaso gabe daude oraindik bi neurketa jokatu ostean. Zarauztarrek orain arteko txapeldunordea gainditu zuten, Antigua Luberri, emozioz beteriko leia batean eta azken laurdenean 8 puntuko desabantaila irauliz (52-50).
Ama Guadalupekoa Ikasbasket taldeak jarraitzen du sailkapenaren goikaldean juniorren gizonezkoen mailan Cafes Aitona Askatuak Azpiazu 66-40 gainditu ostean. Torrealday Asesores Hondarribia, Zast Zarautz, Typo 90 Askatuak Rusell eta Grupo Eme Oiarso taldeek neurketa guztiak irabazi eta sailkapenaren lehen postuan daude emakumezkoen juniorretan.
Gizonezkoen kadeteetan, Ordiziak trataezin jarraitzen du eta ehun puntuak gainditu zituen Grupo Eme Oiarso taldeari eginiko bixitan (54-102), bitartean Saski Axular taldeak bere lehen porrota jaso zuen Erroibide Irun taldearen kantxan (73-48). Easo Lorea Gourmet taldea dago sailkapenaren buruan emakumezkoen kadeteetan Zast Zarautz gainditu ostean (66-36). BKL Esparru taldeak garaipen berdinak ditu baino Alkideba Ointxe taldearen aurka galdu zuen aurreratutako neurketan 46-45; oso leia orekatua izan zen (Foto: BKL_Saskibaloia)
Kontsultatu hemen astebukaerako emaitza guztiak:
Gizonezkoen 1. maila
Emakumezkoen 1. maila
Gizonezkoen 2. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen 3. maila
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen kadeteak
Gizonezkoen kadeteak