Jardunaldia: Zast Zarautz garaile liderraren kantxan gizonezkoen juniorretan

Jardunaldia: Zast Zarautz garaile liderraren kantxan gizonezkoen juniorretan

Liga gipuzkoarrak lehen faseetako azken jardunaldiak ari dira bizitzen. Gizonezkoen juniorretan, Zast Zarautz taldeak sorpresa eman zuen Easo Adarra liderraren aurka (48-63) sendotasunez irabaztean, lehen zati bikain baten ostean (19-37). Emaitza honekin, zarauztarrak eta Goierri Gaestopas garaipen batera gerturatu dira. Emakumezkoen juniorretan, hiru liderren arteko leiak puri purian jaraitzen du. Easo Bankoa, Inar Optika ISB eta Grupo EME Oiarso (jokatutako neurketa bat gehiagorekin) taldeek berdinduak jarraitzen dute 17 garaipenekin, Eskoriatza, Urbycolan Hondarribia eta Erroibide Optika Bidasoa Irun taldeak gainditu ostean urrenez urren. 

Lidertza jokoan zegoen zuzeneko leian emakumezkoen kadeteetan, Easo AECC inposatu zen Cafes Aitona Askatuak taldearen kantxan 45-47ko markagailu estuarekin, beraz bi taldeak hemeretzina garaipenekin berdinduak daude. 12-21eko hirugarren laurdeneko partzialak Easo taldeari abantaila txiki bat eman zion, azkenean erabakigarria izan zena. Gizonezkoen kadeteetan, Erroibide Irun, Easo 04 Mendaur eta Zast Zarautz ZKE taldeek bigarren fasea garaipenekin hasi zuten. 

Seniorren kategoriatan, Añorga Saskibaloia taldeak Atletico San Sebastian gainditu zuen sailkapenaren erditik gorako zuzeneko leian emakumezkoen lehen mailan. Garaipen bateko distatntzia dago bakarrik orain laugarren sailkatutik zazpigarrenera lehen fasea amaitzeko jardunaldi bat geratzen denean bakarrik. Gizonezkoen lehen mailan, DKS taldeak mantentzeko aurrera pausu handia eman zuen Bosteko Irauli garaituta (69-70). Atletico San Sebastian taldeak jarraitzen du lidertzan Cafes Aitona Askatuak garaitu ostean.

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak:
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.