Jardunaldiko kronika
Kanporaketak, finalak, txapeldunak eta, batez ere, ikuskizuna eta saskibaloia, saskibaloi asko. Hori da azken asteburuak utzi digun balantzea eta hurrengo asteetarako ere espero duguna.
Senior kategoriak alde batera utziko ditugu, datorren asteburua izango baita finalerdi eta jaitsierak saihesteko kanporaketak utziko dizkigunak, eta horregatik junior mailekin hasiko gara. Errendimenduzko junior mutiletan, espero zen moduan, emozioz beteriko finalerdiak bizi izan ditugu, itzuliko partidetarako dena zabalik utzi dutenak, puntu bakarrarengatik eta hiru puntugatik soilik erabaki baitira partidak. Nesketan, berriz, Goierri Uz Baleikek eta BKL Esparruk kolpea eman zuten mahai gainean eta errenta politak eskuratu dituzte finalerako txartelaren bila.
Errendimenduzko kadetetan Ordizia KE-ko eta EASO Ibaeta Basket Buruntza Magneteko neskek eta Ointxeko eta EASO Panko Performanceko mutilek abantaila politak eskuratu zituzten euren finalerdietan. Errendimenduzko infantiletan aurreneko txapeldunak ezagutu ditugu: Ordizia KE-k larunbateko finalerdian ZAST Magic-i irabazi eta gero, igandean 65 eta 32ko emaitzarekin gailendu zitzaion Mondragon Lingua Ointxeri, mutilen txapeldun moduan amaituta; Nesketan, Marmoles Aztiria ISB-k jaso zuen txapeldunaren kopa, ligan sekulako maila eman eta 10-0ko balantzearekin amaitu eta gero.
Bukatzeko, errendimenduzko minietan, Ordizia Keko neskek txapeldun moduan amaitu dute Jesuitetan jokatutako partidan EASO EASO Mendiola 2010-i 27 eta 32 irabazi eta gero.
Zorionak txapeldun guztiei eta baita ilusio eta gogo guztiarekin amaiera arte lehiatzen ibili diren neska-mutil denei ere. Txapeldun gehiagoren bila jarrai dezagun.