Jardunaldiko kronika.
Jardunaldia kadete mailako ZASTen garaipena handiarekin dator markatuta, izan ere Euskal Ligara igotzea lortu du. Etxean jokatzen zutela baliatu eta larunbatean, finalerdian, Magnet Ointxeri aise irabazi ondoren (96-60), finalean ere garaile irten ziren, nahiz eta arazo gehixeagorekin EFIK ISBren aurka (66-60). Zorionak ZAST!!
Jardunaldiko gainerako partidetatik azpimarratzekoa da Gizonezkoen Senior Lehen Mailan Atletico SN SN-k justu-justuan eskuratutako garaipena Hernani borrokalari baten aurka (49-48). Honi eskerrak, oraindik ere Inter Demitente liderra gertutik jarraitu dezakete. Senior Hirugarren mailan aipagarria da ere Elorri Aldapak EASOren aurka lortutako garaipena (61-57), multzoko lidertza eskuratzeko balio diona. Errendimenduzko kadete nesketan dagoen borroka itzela izaten ari da: Atletico SN SN-k 56 eta 43 irabazi zion EASO Ibaeta Basket Buruntzari eta orain, Ordizia KErekin batera, lehen postuan berdinduta daude, guztiak ere 10 garaipen eta porrot bakarrarekin.
Azkenik, errendimenduzko infantiletan, EASO Cromovak mutiletan eta Marmoles Aztiria ISB-k nesketan, aurkariak garaitzen jarraitzen dute eta ez dute euren lidergoa arazo gehiegitan jarriko dien kontrariorik topatu momentuz.
Orain Gabon egunengatik atsedena hartuko dugu, bateriak kargatu eta urtarrilean indar gehiagorekin itzultzeko. Ia azken jardunaldietan baino normaltasun gehiagorekin egin dezakegun.