Jardunaldiak eman duena.

Jardunaldiak eman duena.

Jardunaldi bete-betea bizi izan dugu eta jarraian laburbiltzen saiatuko gara.

Gizonezkoen Senior Lehen mailan aurkituko dugu asteko irabazle nagusia: Atletico Sn Sn. Astean zehar ordura arte galdu gabe zegoen Inter de Mitenteri 71 eta 62 irabazteko kapaz izan bazen, asteburuan hirugarren sailkatu STL Azkune garaitu du 70 eta 55eko emaitzaz, eta modu horretara sailkapeneko lehen postura igo da.

Senior mailako gainontzeko multzo eta txapelketetan liderrak geroz eta liderrago dira eta sailkapenak apurtzen hasi dira dagoeneko.

Partaidetzako junior mutiletan, Antigua Luberri KE-k Zarautzen aurka lortutako garaipena (39-43) goraipatzeko modukoa da, eta beste horrenbeste EASO Igeldok Aldapean lortutakoa ere. Garaipen hauekin, biek ala biek euren multzoko (lehena eta hirugarrena) lidergoa eskuratu dute.

Kadeteei dagokienez aipagarria da Errendimenduzko nesketan EASO Basket Buruntza liderrak bere atzetik daukan aurkari gogor baten kontra lortutako garaipena. Donostiarren 40 eta 29 irabazi zioten Innova Hortz Klinika ISBri. Partaidetzan ere sorpresa txiki bat egon da, Cafes Aitona Russell-ek orain arte lider zen Bergara Soraluce KEri irabazi baitzion.

Amaitzeko, Errendimenduzko Mini mailari ere begiratu bat eman nahiko genioke. Orain hasi berri dira lehiatzen, baina horrenbeste hilabetez ezin partida bat jokatu eta zailtasunez beteta egon eta gero, berriz ere kantxa baten gainean saskibaloiarekin gozatzen ikusi ahal izateak pena guztiak kentzen ditu. Emaitzak dira gutxienekoa. Gozatu eta ikas dezatela. Beraiek dira gure etorkizuna.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.