Jardunaldiak emandakoa

Jardunaldiak emandakoa

Urrian ikusiko ditugu gure lehiaketa guztiak martxan, baina hainbatek, bigarren jardunaldia jokatu dute dagoeneko.

Aipatzekoa da, lehiaketa hauetako batzuetan zein talde egongo den goiko postuengatik borrokan ikus daitekeela, nahiz eta bi partida soilik jokatu diren. Mutilen Senior Lehen mailan adibidez, bi taldek bakarrik lortu dute lehen jardunaldi hauetan bi garaipen batzea (Intxaurrondoko Inter eta TAKE Orbela Taberna) eta horrek, denboraldian zehar emozio asko biziko ditugula pentsatzera garamatza. Antzeko egoera bizi dugu Junior Mutilen Urrezko mailan, EASO Basket Andatza eta Askatuak Hollis direlarik lidergoa hartu dutenak. Neskei dagokienez, hiru talde dira bi partidak irabazi dituztenak: Bera Bera, Ordizia eta Atletico Sn Sn Garazi.

Kadete mailara salto eginez gero, Urrezko mailan, Ekiola Ointxe eta Bera Bera nesketan, eta Bost Machine Tools TAKE eta Askatuak Galilea mutiletan hasi dira ligan agintzen.

Ez dugu ahaztu nahi gure taldeek jokatu diren Euskal Kopa ezberdinetan egin duten lan itzela. IDK Gipuzkoa LF Kopako txapeldun izan da, Guuk Gipuzkoa Basket LEBekoa eta Iraurgi LF2koa. Ia liga sentsazio honekin eta irribarretsu hasteko balio dien.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.