Jardunaldiak emandakoa.
Urria aurrera doa eta jardunaldiak bata bestearen atzetik ari dira erortzen. Gutxika-gutxika bagabiltza informazioa jasotzen eta ikusteko kapaz gara zein taldek lehiatu ahal izango duen euren mailetako lehen postuetan ibiltzeko. Jarraian emaitza aipagarrienetako batzuen berri emango dizuegu.
Mutilen urrezko junior mailan Askatuak Hollisen garaipen handia aipatu beharra daukagu. EASO Andatzari 81 eta 65 irabazi zion eta emaitza honi Ordiza Orklik EASO Basket Igeldoren aurka galdu izana (68-72) gehitzen badiogu, lidergoan bakarka jartzeko balio izan die, lau garaipen eta porrot bakarreko balantzearekin. Nesketan, Bera Berak bere horretan jarraitzen du, 6 eta 0ko balantzearekin eta bere atzetik datozen taldeen porrotak aprobetxatuz, Atletico Sn Snk EASO Basket Plagamaníaren kantxan jasandakoa esaterako, sailkapenean distantzia zabaltzen jarraitzeko.
Kadeteetan ere Askatuakeko beste talde bat dugu jo eta su. Urrezko mailan, 55 eta 59ko emaitzarekin irabazi zioten Tolosari eta modu honetara, bi garaipeneko aldea zabaldu dute sailkapeneko bigarrenarekiko.
Infantilei dagokionez, sekulako partida bizi ahal izan genuen, printzipioz, nesken urrezko mailan lehen postuetan amaitzeko borrokan ibiliko diren bi talderen artean. Latz Taberna ISB eta EASO Basket Irulea aurrez aurre egon ziren, lidergoa jokoan, eta garaipena, azkenean, donostiarren aldera joan zen 30 eta 33ko emaitzarekin.
Amaitzeko, Lehen mailako seniorrei dagokienez, ezin aipatu gabe utzi mutilen Loyola Hoops 21ek denboraldiko bere lehen garaipena eskuratu zuela, eta hori horrela, bost jardunaldi jokatuta, talde guztiek, gutxienez, garaipen bat eskuratu ahal izan dute. Mutilen bigarren mailan, Goierri Modelos Ezgubak eta Mondragon Unibertsitatea A-k, geldiezin hasi dute denboraldia A multzoan, garaipenetik garaipenera; B multzoan berriz, ez dago partida guztiak irabazi dituen talderik eta parekotasuna da nagusi.