Lehen jardunaldia: Baloiak eman ditu lehen boteak.

Lehen jardunaldia: Baloiak eman ditu lehen boteak.

Hasi gara dagoeneko. Pasa den asteburuan, maila ezberdinetako lehen jardunaldia jokatu zuten hainbat taldek.

Gizonezkoen Senior Lehen Mailan, iaz txapeldun atera zen Inter de Mitentek garaipena batuz hasi du denboraldi berria ere, nahiz eta dezente sufritu zuen Mekalki Aloña Mendi menderatzeko (70-61). Baina, Gizonezkoen senior bigarren mailak, eta errendimenduzko urrezko eta zilarrezko junior eta kadeteek ere eman diete hasiera denboraldiari; aurreneko jardunaldia jokatuta, gauza positiboak bakarrik hartuko ditugu kontutan eta ondorioak ateratzen ez gara hasiko. Baloia izan da protagonista, partida guztiak normaltasun osoz jokatu dira eta gure gizataldearen (epaileak, jokalariak, entrenatzaileak, laguntzaileak …) gehiengoa buru-belarri ibili ahal izan da, horrenbeste maite dugun eta batzen gaituen kirol hau praktikatzen.

Eta partida ofizialez gain, makina bat lagunarteko ere jokatu dira, izan ere datozen asteetan beste hainbat mailetako txapelketak jarriko dira martxan eta taldeek ahalik eta hoberen iritsi nahi dute momentu horretara.

Baloia jokoan da dagoeneko eta sareen hotsa entzuten hasiak gara saskitik pasatzen den bakoitzean. Gozatzea tokatzen zaigu.

Zorte on guztioi!

 

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.