JARDUNALDIKO KRONIKA

JARDUNALDIKO KRONIKA

Urrezko Multzoan sartzeko lehia oso berdindua jarraitzen du jardunaldiaren ostean, Infantil Errendimendu bietan. Adi egon beharko dugu hasi berri den bigarren itzulira, emozioz beterik egongo dela ematen du eta.

Kadeteetan azpimarratzekoa Zast Kurayek Emakumezkoen Urrezko multzoan lortutako garaipena, bi jardunaldiren faltan Euskal Ligarako igoera zuzena ziurtatzen baitie, zorionak! Gizonezkoetan ordea, hurrengo jardunaldietan nor igoko den zehatuko da, emaitzek hiru jardunaldiren faltan sailkapen oso estutua eman baitute.

Juniorretan ere badugu Euskal Ligarako igoera matematikoki ziurtatu duen taldea, Emakumezkoen Urrezko multzoan ere; Atletico sn Sn Anie, zorionak! Gizonezkoetan, Kadeteetan gertatzen den bezala, azken bi jardunaldietara itxaron beharko dugu igoera nork lortzen duen jakiteko.

Senior Emakumezko ligak aurrera doaz lehenengo postuen tartea zabaltzen pixkanaka, bai lehen mailan eta baita bigaren mailan ere. Gizonezkoetan, jardunaldi honen emaitzen ondoren, inoiz baino estutuagoa daude igoera multzoetan sartzeko lehiak, hiru mailen multzo guztietan.

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.