Martxan gaude dagoeneko!

Martxan gaude dagoeneko!

Gure protagonistetako hainbat martxan dira dagoeneko. Pasa den asteburuan euren lanari ekin zioten errendimendu mailetako taldeek eta entrenatzaile, jokalari, epaile zein laguntzaileak, lehiak sortzen duen barruko harrari astindua ematen hasi ziren.

Lehen jardunaldian emaitzei kasu egiten hasteak ez du merezi, ondoriorik ezin baitaiteke atera oraindik. Egia da, hala ere, jardunaldiek aurrera egin ahala, pisu gehiago hartzen joango direla, baita lehen jardunaldi horretan edukitakoek ere, sailkapenek, ez baitute barkatzen.

Eta aurrera begira jarrita, deseatzen gaude datorren asteburua iristeko, errendimenduzko taldeei beste liga batzuetako partiduak ere batuko zaizkielako eta saskibaloi gure karteldegia betetzen hasiko delako.

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.