Jardunaldiak eman duena.
Otsaileko azken jardunaldiak ez digu ezusteko handirik utzi. Partidurik gehienetan aurreikuspenak bete dira eta sailkapenetan aldaketa gutxi sumatu dira.
Emakumezkoen senior lehen mailako jardunaldia ikusgarria izan da. Atletico Sn Snk 28 eta 33 irabazi zuen Tolosan eta mailako lidergoa eskuratu du; postu berdinean berdinduta dago EASO Basket En clave de sol, Intxaurrondon 36 eta 47 irabaztea lortu baitzuen. Gizonezkoen lehiaketan lehen hiru sailkatuek lortu zuten garaipena eta, beraz, parekotasunak bere horretan dirau.
Errendimenduzko juniorretan ez dugu sorpresarik bizi izan, lehen postuetan dauden talde guztiek lortu baitute euren partidua aurrera ateratzea. Aipatzekoa da, hala ere, mutilen A-2 multzoan, bigarren postuaren borrokan, EASO Basket Igeldok Usoa/Ganbara BKEren kontra eskuratutako garaipena (59 eta 49). Askatuak Hollisek porrota ezagutu gabe jarraitzen du eta oraindik eta liderrago da.
Kadetetan, sekulako partidua eskaini ziguten mutilen errendimenduzko A-2 multzoan, Zarautzen. Ordizia KE-k 45 eta 47ko emaitzarekin irabazi zion ZAST & Furious-i eta 5-1eko balantzearekin sailkapenean berdindu dio. Infantiletan, urrezko mailan, EASO Farmacia Felipe IV eta Antigua Luberri KE Urdin mutiletan, eta EASO Basket Irulea eta Lantz Taberna ISB nesketan, jaun eta jabe dira sailkapenean, porrotik ezagutzen ez baitute, hiru garaipen eskuratuta bakoitzak.