Jardunaldiko kronika.

Jardunaldiko kronika.

Sailkapenari begira, trantsizio jardunaldia izan dela esan dezakegu gure lehiaketetan. Liga gehienetan, lehen sailkatuek garaipena lortu dute euren partidetan, euren lidergoa sendotuz, eta sailkapenenean atzetik dauden taldeei erakutsiz eurak harrapatzea ez dela bat ere erraza izango.

Seniorretan, emakumezkoen bi mailetan eta baita gizonezkoen hiruretan ere, lehen sailkatu guztiek (EASO, Erroibide Urbycolan, Inter de Mitente, Ama Guadalupekoa Ikasbasket eta Zurrut SK) lortu dute irabaztea asteburu honetan.

Errendimenduzko junior mutiletan Goierri Gaestopasek Easo Mandoegik Beasainen 60 eta 50 galdu izana aprobetxatu du sailkapenean zuloa zabaltzeko; nesketan, berriz, ZASTek bai lortu zuen Antzizarren irabaztea (46-62) eta Goierri Uz Baleikerekin batera lidergoan dira.

Errendimenduzko kadete mailan ez da sorpresarik egon. EASO Ibaeta Basket Buruntzak bere zazpigarren garaipena eskuratu zuen eta galdu gabe jarraitzen du. Mutiletan, ZAST Zarutzek eta Efik ISB-k ere geldiezin jarraitzen dute eta bostetik bost irabazi dute. Errendimenduzko infantil mailan ere antzeko zerbait gertatzen da, izan ere Marmoles Aztiria ISB (6-0) eta Easo Cromova jaun eta jabe baitira mutilen eta nesken kategorian urrenez urren.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.