Jardunaldiko kronika.
Partidu interesgarriak eta emozioz beteriko jardunaldiak gabiltza edukitzen bata bestearen atzetik. Denboraldiko momentu erabakigarrienak bertan daude jada eta hori hasiak dira taldeak igartzen, jardunaldiko errepasoak erakutsiko digun moduan.
Hasteko Gizonezkoen senior lehen maila, eta hasteko lehen sorpresa, izan ere Soraluce BKE liderrak ezin izan zuen ezer egin Atletico Sn Sn handi baten kontra eta 74 eta 63 galtzen amaitu zuen Donostian. Hirugarren mailan, karteldegiko partidu handienetako bat geneukan eta aurreikuspenak bete ziren: Yesilan Kurkubi Lezok Tolosan irabazi zion TAKE Coach-i 60 eta 63, eta porrotik ezagutu gabe jarraitzeaz gain, lehen postuan amaitu ahal izatea ziurtatu du. Emakumezkoei dagokienez, aipagarria da EASO Basket en Clave de Solen garaipena Eguzkitza Sagardotegia TAKEren kantxan (40-47); momentu honetan lidergoagatik borroka bi talderen artean dago, beraz, EASO eta Atletico Sn Sn donostiarren artean.
Junior eta haur mailan ez zen sorpresarik izan eta talde indartsuenek euren partiduak aurrera atera ahal izan zituzten. Horregatik kadete mailari begiratua emanda amaituko dugu. Eta hasi, Ordiziak EASO Basket Oriamendiren aurrean lortutako garaipenarekin hasiko gara (55-46), nesken errendimenduzko A2 multzoko lidergoa ziurtatu baitie. Partaidetzakoei dagokienez, mutilen bigarren multzoan Oiarso 07 liderrak ezin izan zuen Oñatin, Aloña Mendiren aurka, garaipena batu eta lidergorako borroka berriz ere zabalik gelditu da; laugarren multzoan, berriz, Internacional Intxa Askatuak Ubarrechena baino gehiago izan zen eta bakarka gelditu da lehen postuan. Eta amaitzeko, nesken hirugarren multzoan, Antigua Luberrik multzoko talderik indartsuena dela erakutsi zuen, Erroibide Irun, bigarren sailkatuaren kantxan, 32 eta 61eko emaitzarekin, nagusitasunez irabazi baitzuen.