Jardunaldiak eman duena.

Jardunaldiak eman duena.

Jardunaldi zirraragarria bizi izan dugu pasa den asteburuan, sekulako ikuskizuna eskaini duten partida seinalatuekin. Gainera, hainbat emaitzek, lehiaketa batzuen etorkizuna zein izan daitekeen argitzeko bidea eman dute.

Senior Mutilen Lehen mailan adibidez ia erabakita utzi du Inter de Mitentek sailkapena asteburuan 70 eta 60ko emaitzarekin STL Azkuneren kontra lortutako garaipen garrantzitsuaren ondoren. Honi, Atletico SN SN-k Tolosan TAKE Orbela Tabernaren kontra 65 eta 59 galdu izana gehitzen badiogu, sailkapenean zabaltzen duen zuloa bi garaipenetakoa da jada. Nesketan ere jardunaldi garrantzitsua bizi izan genuen, eta Graficas Juaristi ZKE-k bikain aprobetxatu du gainera, jardunaldiko partidan EASOri 62 eta 51 irabazi eta gero, sailkapenaren lehen postura igo eta mahai gainean kolpea eman baitzuen.

Errendimenduzko junior mailan ere gauza interesgarri asko utzi dizkigu asteburuak. Nesketan Ostadar SKT “A”-k 70 eta 49 argi batekin irabazi zion ordura arte galdu gabe zegoen Goierri Uz Baleikeri eta sailkapena pixka bat gehiago ireki du horrek. Mutiletan goiko postuetan dagoen borroka benetan da polita, lau talde daude-eta sailkapeneko lehen nork amaituko.

Amaitzeko Errendimenduzko kadete mutilen maila aipatuko dugu, izan ere EFIK ISB-k garaiezin jarraitzen du. Asteburuan, Donostian lortu zuen garaipena, EASO Panko Performanceren aurka, 56 eta 63, eta beraz, jokatutako zazpi partidetan zazpi garaipen eskuratu ditu.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.