Jardunaldiko kronika.

Jardunaldiko kronika.

Gure lehiaketetako askotan, egutegiko aste erabakigarrienetara iristen ari gara jada. Fronte asko zabalik, azken faseetan sartzeko edo euren lehiaketetako lidertzak eskuratzeko borrokan dabiltzan beste horrenbeste talderekin.

Senior kategorian esaterako emozio biziko jardunaldia izan dugu azken hau. Gizonezkoen Senior Lehen Mailan esaterako Donosti Dolphinsek garaipen handia eskuratu zuen Inter de Mitente liderraren aurka, hirugarren postura aupatzeko balio diena, azken faserako sailkapenaren borrokan jarriz, eta bide batez ligari pikante puntu bat jarriz ere azken txanpa honetarako. STL Azkunek, gainera, emaitza hori aprobetxatu du liderrarengandik partida bakarrera jartzeko sailkapenean. Bere aldetik, Bigarren mailan, SaskiAxularrek irabazi zuen jardunaldiko partida Arri BKL Biurinen aurka (52-45) eta dagoeneko bi partidako zuloa zabaldu du sailkapenean.

Errendimenduzko juniorretan EASO Mandoegiko mutilak bakarrik gelditu dira lidergoan Ama Guadalupekoa Hondarribiak Beasainen 51 eta 46 galdu eta gero. Hala ere, ez dago dena erabakita lehiaketa honetan. Bestelakoa esan daiteke errendimenduzko kadete mailan, izan ere EFIK ISB-k ez du partida bakarra ere barkatzen, eta asteburu honetan gainera, EASO Panko Performenceren atseden jardunaldia aprobetxatu du sailkapenean oraindik eta zulo handiagoa zabaltzeko.

Amaitzeko, infantiletan, ezin dugu aipatu gabe utzi SaskiAxular Igeldoko neskek lortutako garaipena ordura arte partidarik galdu gabea zen BKL Pagoetaren kontra; emaitza honek errendimenduzko bigarren multzoko lehen postuaren borrokan lau talde uzten ditu. SaskiAxularreko infantilentzat asteburu borobila izan da hau, izan ere Infantil Haundiko Ulia taldeak ere garaipena eskuratu du Lasarten, lehen multzoko liderren arteko partidan.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.