Jardunaldiak eman duena

Jardunaldiak eman duena

Emozio handiko asteburua bizi izan dugu gure saskibaloian, baina oraindik gehiago espero dugu. Lehiaketa ezberdinak momenturik erabakigarrienetara iristen ari dira eta dibertitu egingo gara.

Seniorretan, gizonezkoen Lehen Mailan, jardunaldi borobila bizi izan du Atletico Sn Sn-k, Inter de Mitente liderarri 68 eta 77 irabazteaz gain, Internacionalen porrota ere egon baita eta modu horretara Lauko Finalerako txartel bat izateko bide horretan, bere laugarren postua sendotu baitu. Neskei dagokienez, aipagarria da ikustea nola EASOk ez duen etsitzen, lider den Graficas Juaristi harrapatu nahian. Gainera, gizonezkoen Hirugarren Mailan, kanporaketak jokatzen hasi dira jada joaneko partidekin, eta datorren asteburuan itzulerako partidak biziko ditugu, serie batzuk oso-oso parekatuta daudelarik.

Juniorrei dagokienez, mutiletan, Goirri Gaestopasek 60 eta 50 irabazi zion BKL Murumendiri eta mailako Top 4a erabakita utzi zuten. Nesketan berriz, liga erregularra amaitu berri da Goierri Uz Baleike txapeldun moduan suertatu delarik, eta orain, zortzi lehenen arteko kanporaketa zuzenekin hasiko dira. Berdin gertatzen da baita ere nesken errendimenduzko kadeteetan; bertan, EASO Ibaeta Basket Buruntzak amaitu du lehen postuan, 19-1eko balantze bikainarekin.

Kadeteetan baita ere, baina mutilen partaidetzan, Atletico Sn Sn Adarrak SaskiAxularren aurka eskuratutako garaipena aipatu nahiko genuke (75-50), lider jartzen baititu 7-0ko sekulako balantzearekin. Modu berean dira Goierri Aluminios Aleman bigarren multzoan eta Hernani KE hirugarrenean. Nesketan, Ordizia lehen multzoan eta Oiarso laugarrenean, dira porrotik ezagutzen ez duten taldeak.

Azkenik, ezin aipatu gabe utzi, behin lehiaketa erregularrak amaituta, datorren asteburuan, Errendimenduzko Mini Nesken azken fasea hasiko dela, finalerdiak jokatuko direlarik.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.