Jardunaldiko kronika
Bigarren faseen hasierek markatu dute azken jardunaldi hau. Errendimenduzko junior eta kadete mailetako jokalariek A-1 eta A-2 lehiaketei heldu diete; baita partaidetzako kadete mailan ere. Hala ere, hau baino gehiago izan da jardunaldi mardul honetan eta hurrengo lerroetan saiatuko gara laburtzen.
Senior mailan hasita, gizonezkoen lehen mailan jardunaldi interesgarria bizi izan dugu, aurreneko hiru sailkatuetako bik galdu egin baitute eta sailkapena asko estutu delako; emakumezkoen ligari dagokionez, berriz, EASO oso indartsu ari da agertzen lehen jardunaldi hauetan, lau partida jokatu eta beste horrenbeste irabazi baititu.
Partaidetzako junior mailan lehen faseko azken jardunaldiak jokatu dira asteburuan eta bigarren faseari heltzeko gogoz, mutiletan Oiarso 05, EASO Basket Ganboa, Modelos Modelberri eta Mondragon Unibertsitatea izan dira euren multzoetako buru ; nesketan, berriz, EASO Basket Malkorri, Inar optika ISB eta Hemen Garbiketak Eskoriatza izan dira lidergoan amaitu duten taldeak.
Haur mailakoekin amaituko dugu. Nesketan, EASO Basket Irulea Latz Taberna ISBk jartzen dion presioari aurre egiten ari da eta bi jardunaldiren faltan lider izaten jarraitzen du; mutiletan, EASO Basket Farmacia Felipe IV-k nagusitasunez irabazi zuen Atletico Sn Sn Larramendiren kantxan, 48 eta 80, eta lehen postua guztiz erabakita utzi du, honenbestez, Euskadiko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratuz.