Jon Barradas FEBko 2. taldera izendatuta
Jon Barradas epaile donostiarra FEBko 2.talderako izendatu du Euskadiko Federakuntzak. Honek esan nahi du Barradas EBA ligan eta emakumezkoen 2.mailan epaile gisa aritzeko hautatua izan daitekeela. Honela beste lau epaile gipuzkoarrei batzen zaie: Jon Pérez, Jaume Pujol, Imanol Diz eta Bogdan Potcoava. Epaile gipuzkoar gazteen lanak bere fruituak ematen dihardu.