Junior mailan Zarautzek Easoren garaipen bikoitza ekidin du
Hondarribia Ikasbasketek azken minutura arte lehiatu arren, ezin donostiarren aurka nesken mailan
Easok junior mailako bi finaletan parte hartu du, eta soilik bietako batek lortu du Gipuzkoako titulua eskuratzea. Lehenengo finalean, Zast Zarautz, mutilen finalean nagusitu baita, eta nesketan bai, donostiarrek Hondarribia Ikasbasket menderatzea lortu dute.
Partida hasieran, bi taldeek zalantza ugari izan dituzte, eta zaila izan da partidaren erritmoa hartzea. Zarauztarrek jaurtiketa libreko marratik oso portzentaje baxua izan dute, eta akats horiek baliatu dituzte donostiarrek lehen laurdena markagailuan aurretik amaitzeko (17-16).
Bigarren laurdenean, eta portzentai hobeagoarekin, zarauztarrek erreakzionatzea lortu dute, hein batean errebotean izan duten nagusitasunarengatik. Bigarren aukerekin, euren erasoei probetxua ateratzea lortu dute. Donostiarrek, ordea, ez zuten euren erritmoa aurkitzen, eta aurkarien defentsarekin, erasoan zailtasunak izan dituzte saskiratzeko, atsedenaldira zarauztarrak 30-33ko emaitzarekin aurretik zirela helduz.
Bigarren zatiaren hasieran, donostiarrek 6-0eko partziala lortu, eta aurretik ipintzen ziren arren, zarauztarren erreakzioa heldu, eta partida erabat berdindu zen. Berdintasun horretan, azken laurdenera 42-43ko emaitzarekin heldu ziren. Azken hamar minutuetan, partidaren intentsitatea zarauztarren aldekoa izan da, eta erreboteko nagusitasunari esker, aldeak handitzea lortu dute, garaipena lortuz, azkenean 52-58ko emaitzarekin.
Arratsaldeko lehen partidan Junior Nesken partida jokatu da, Hondarribia eta Easoren artean. Hondarribitarrak 4-0 aurreratu dira partida hasieran, baina donostiarren erreakzioa heldu da, eta defentsako lanean aldakuntza batzuk eginda, partidan sartu dira, aurkariei saskiratzeko zailtasunak jarriz. Horrela, aldeak murriztea lortu dituzte, eta baita aurretik ipintzea ere, lehen laurdena donostiarrak 11-19 aurretik zirela amaitu delarik.
Bigarren laurdenean, donostiarrek 0-5eko partzialarekin abantaila handitzea lortu dute, eta bederatzi puntuz goitik ipini dira. Hondarribitarrak behera erori beharrean, lanean jarraitu dute, eta kanpoko jaurtiketei esker, eta 8-0eko partzialarekin, aurretik ipintzea lortu dute, azken laurdenean dena erabakitzeke utziz.
Azken hamar minutuetan, hondarribitarrek fin jarraitu dute kanpoko jaurtiketetan, eta horri esker partidan bizirik mantendu dira. Partida aurrera joan ahala, donostiarrek euren defentsa hobetzea lortu dute, eta horrela aurkarien portzentaiak ere jaistea lortu dute. Defentsa hobetuta, markagailuan aurretik ipini dira, eta behin aurretik zirela, arazoak aurkarientzat izan dira, saskiratzeko presa izan dutelarik. Azkenean, donostiarrak 55-59 nagusitu dira arratsaldeko lehen partidan, eta ordura arte jokatutako bi emakumezkoen finalean irabazteagatik.