Juniorren #EUSKNAF19: garaikurra gizonezkoentzat eta bigaren postua emakumezkoentzat
Gipuzkoako junior selekzioen aktuazioa bikaina izan zen aurreko ostiral eta larunbatean Oliten jokatu ziren Euskadi eta Nafarroako txapelketetan. Gizonezkoek, Alex Astigarragak zuzendutakoek, berriro ere txapeldun izatea lortu zuten Araba (95-55) gainditu ostean finalaurrekoetan, eta Bizkaia (78-65) finalean. Emakumezkoek, Aitor Uriondok zuzendutakoek, bigarren postu bikaina eskuratu zuten finalaurrekoetan Araba (46-43) gainditu eta oso final leiatuan Bizkaiaren aurka (55-64) galdu ostean.
(Argazkia: Nafarroako Saskibaloi Federazioa)
Gizonezkoen selekzioak txapelketa indartsu ekin zuen. Arabaren aurkako finalaurrekoaren lehen laurdena ikusgarria izan zen. Sendo defentsan eta erasoan asko asmatuz, baloia kalitate handiarekin mugituz eta determinazioa handiarekin jokatuz, Alex astigarragarenek 24-6ko partziala lortu zuten neurketa bideratuta utziz. Araba erantzuten saiatu zen, baino finalerako txartelak ez zuen ihes egin. Gipuzkoak abantaila handitu zuen atsedenaldirako (49-21), eta nahiz eta Arabak hirugarren laurdena irabazi, gureek azken laurdenean azeleratu eta garaipen handi bat lortu zuten. Iraurgiko Manex Ansorregi (14 puntu eta 25eko balorazioa) eta Joseba Azpillaga (16 puntu eta 8 errebote), Easoko Aitor Anabitarte (15 puntu eta 9 errebote) eta Ointxeko Enaitz Errasti (16 puntu) izan ziren jokalari onenak.
Finalean, lehen laurdena orekatua izan zen, bi taldeen arteko kolpeak etengabekoak izan zirelarik. Gipuzkoak abantaila txikia lortu zuen (21-17) defentsa lan bikainari esker, eta abantaila hori 40-26ra arte zabaltzea lortu zuten neurketaren aginte makila gureentzat izanik. Atsedenaldiaren ostean, Alex Astigarragarenak neurketa hausteko asmotan atera ziren. Final bat zen eta ez zuten Bizkaia markagailuan gerturatzea nahi. Erasoko joko bikainarekin eta defentsa sendoarekin, abantaila 60-39 arte igo zen. Bizkaiak borrokan jarraitu zuen eta 9 puntura kokatzea lortu zuen (72-63 bi minuturen faltan), baino garaikurra gipuzkoarrentzat izango zen. Ansorregi (23 puntu eta 10 errebote), Azpillaga (18 puntu eta 11 errebote) eta Anabitarte (7 puntu eta 7) errebote izan ziren berriro onenetakoak, eta baita TAKE Tolosa taldeko Euken Huizi (6 puntu eta 13ko balorazioa), baino distira handiena eduki zuena talde txapeldunaren lana izan zen.
Aitor Uriondoren emakumezkoek leiakortasun maila bikaina erakutsi zuten txapelketa osoan zehar. Finalaurrekoetan, oso leia estuan, Arabak abantaila hartu zuen lehen laurdenean (11-14), baino gipuzkoak ez zuen amore eman neurketako momentu batean ere ez (22-26, atsedenaldian). Defentsak gureak aukerekin mantentzen zituen hirugarren laurden berdindu baten ostean (34-38); azken laurdeneko hasiera bikaina baliatuz, Uriondorenak aurretik jarri ziren. 12-0eko partzialarekin lehen 8 minutuetan, Gipuzkoak finalerako txartela eskuratu zuen. Easoko pibota Nora Yurrita (8 puntu eta 10 errebote), Iraurgiko joko antolatzailea den Maria Otaegi (9 puntu eta 4 errebote) eta Ikasbasket Hondarribiako eskolta Jone Ramos (9 puntu eta 3 errebote) izan ziren onenetakoak estatistiketan.
Finalean, Uriondorenek hiru laurden bikain jokatu zituzten, neurketako hainbat faseetan, Bizkaia bezalako talde indartsua menperatuz. Saskibaloi ikusgarriko lehen laurdenaren ostean (22-21), gureak atsedenaldira abantaila txikiarekin iritsi ziren (35-34) eta abantaila hori hirugarren laurdenean mantentzen jakin zuten (45-44), 7 puntuz irabazten ere joan ziren laurdenean. Baino azkeneko laurdenean gasolina agortu egin zen. Hiru minuturen faltan desabantaila 10 puntukoa zen, eta gureek amore eman ez zuten arren eta erantzuten saiatu ziren arren, garaikurra Bizkaiarentzat izan n zen. Talde osoaren neurketa bikainean, Easoko hegala Judith Navarro izan zen saskiratzaile nagusia 15 punturekin eta aipagarriak izan ziren ere Jone Ramos (10 puntu) edo Iraurkigo pibota Paula Sanjuan (9 puntu eta 5 errebote).
Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik, bi selekzioak zoriondu nahi ditugu egindako lana, esfortzua eta erakutsitako saskibaloiarengatik. ZORIONAK NESKA-MUTILAK!!