Juniorren selekzioek Lezoko #EUSKNAF18 txapelketarako prestatzen diardute

Juniorren selekzioek Lezoko #EUSKNAF18 txapelketarako prestatzen diardute

Gipuzkoako selekzioek ez dute zubirik egin. Gizonezko eta emakumezkoen juniorrek lanean jarraitzen dute hilaren 27 eta 28ko zita garrantzitsua begibistaz jota dutelarik, Lezoko Bekoerrota kiroldegian jokatuko dena. Euskadi eta Nafarroako txapelketak ari Gara noski! finalaurrekotan Bizkaia aurkari izango dutelarik. 

 

Ion Ormazabalek eta Oscar Sotomayorrek euren jokalariak prestatzen egon dira ostegunean La Sallen (Donostian) eta igandea Azpeitian. Bi hitzorduetan jokalariak gogor aritu dira lanean. Laster emango dira ezagutzera Gipuzkoa defendatuko duten jokalarien 12ko zerrendak, txapelketa gainean daukagu! 

Hauexek izango dira #EUSKNAF18 txapelketako ordutegiak: 

Osteguna 27
10.00: Gipuzkoa-Bizkaia (Neskak)
12.00: Gipzukoa-Bizkaia (Mutilak)
16.00: Araba-Nafarroa (Neskak)
18.00: Araba-Nafarroa (Mutilak)

Ostirala 28
16.00: Finala (Neskak)
18.00: Finala (Mutilak) 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.