Jardunaldiko kronika.

Jardunaldiko kronika.

Azken egunotan bizi izan dugun jardunaldia zirraragarria izan da, interes foko ezberdin askoz beterikoa. Hurrengo lerrotan adierazgarriena biltzen saiatu gara.

Senior mutiletan, lehen mailan, STL Azkunek erraz irabazi zion Atletico SN SN-ri, 76 eta 48, eta modu horretan sailkapenean euren bigarren postua sendotu dute, Inter de Mitente liderraren mehatxu bakar moduan geldituta. Hirugarren mailari dagokionez, EASOk garaipen oso garrantzitsua lortu duen Elorri Aldaparen aurka (46-37), izan ere, sailkapenean bi garaipeneko zuloa zabaltzeko balio izan dio.

Errendimenduzko juniorretan, EASO Mandoegi garaile irten zen jardunaldiko partidan, BKL Murumendiri, 66 eta 65, justu-justu irabazi bazion ere; emaitza hau tarteko, amaitzear dagoen fasea honetan, multzoko parekotasuna apurtzen hasi da. Talde donostiarrak eta 62 eta 60 irabazi zuen Ama Guadalupekoak bi garaipeneko aldea zabaldu dute BKL Murumendi eta Goierri Gaestopasekiko; hauek hori bai, partida bat gutxiago daukate jokatuta. Nesken lehiaketan ez da emoziorik faltako, Ostadar SKT “A”-k BKL Esparru-ri 64 eta 52 irabazi eta gero, atseden izan duen Goierri Uz Baleike liderrarengandik partida bakarreko distantziara jartzea lortu baitu.

Kadete mailari dagokionez, hurrengo taldeak goraipatu nahiko genituzke: Atletico SN SN Adarra, Goierri Aluminioz Aleman eta Hernani KE mutiletan, eta Ordizia, Aloña Mendi, Goierri UGLE, Eskoriatza eta Oiarso nesketan. Guztiek lortu dute orain arte porrotik ez ezagutzea fase honetan, eta dagoeneko lau edo bost partida jokatu dituzte.

Errendimenduzko infantil neskekin amaituko dugu. Bertan, Marmoles Aztiria ISB-k bigarren fase hau itzelezko mailarekin nola hasi duen ikusiko dugu, partidarik galdu gabe (5-0), eta gainera, zailtasunak zailtasun, berari sailkapenean jarraika zihoazen taldeetako baten kantxan, ZAST Kurayeren kantxan, garaipena eskuratzeko kapaz izan da asteburu honetan. Bigarren multzoan ere antzeko zerbait esan dezakegu BKL Pagoetarekin, Lana Ointxeri 42 eta 40 estu batekin irabazi ostean, lider dagoelako 5-0 balantzearekin.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.