Jardunaldiak emandakoa.
Asteburu hau zubiak baldintzatu du eta arrazoi horregatik lehiaketetako askok atseden hartu dute. Hala ere, partidak, egon, egon dira eta momentu on asko bizi izan ditugu eta asko gozatu dugu.
Errendimenduzko junior mailari helduz, mutiletan aipatuko dugu BKL Murumendi liderraren fidagarritasuna, Oiarsori 76 eta 35 erraz irabazita laugarren garaipena eskuratu baitzuen. Bere atzetik honen bidea jarraitu ahal duen bakarra Goierri Gaestopas dela dirudi, Hondarribian zuen partida zaila aurrera aterata (77-81), partidarik galdu gabe jarraitzen baitu, nahiz eta partida bat gutxiago jokatu duen. Neskei dagokienez, jardunaldiko partidan, Goierri Uz Baleikek Ganboa Hopps garaitu zuen 48 eta 41eko emaitzarekin eta lidergoan bakarrik gelditu da jokatutako hiru partidak irabazi eta gero.
Gainera, nesken errendimenduzko infantil mailan aipatu nahiko genuke faboritoek ez dutela huts egin. Bai Marmoles Aztiria ISB-k, bai Ordizia KE-k eta baita ZAST Kurayek euren partidak irabazi zituzten eta lidergoan sendo daude hirurak garaipenetara berdinduta.