Gure kadete selekzioen sari bikoitza
Asteburu bikaina izan dugu Laudion, kadete mailako Euskadi eta Nafarroako txapelketarekin.
Txapelketaren egoitza La Granja kiroldegia izanik, gure selekzioei larunbat arratsaldeko txandan egokitu zitzaien debuta egitea. Bizkaia aurkari zutela, bi finalerdietan mutilak izan ziren izotza hautsi zutenak 16:00etan. Partida bikaina izan zen, erasoak defentsei gailendu zitzaizkien eta lehen 30 minutuetan errentak oso txikiak izan ziren (44-46 atsedenaldian eta 64-69 hirugarren aldiaren amaieran). Azken laurdenean Oskar Rodriguezen mutilek balantza goitik behera jaitsi eta 75-87 irabazi zuten. Emakumezkoen finalerdian, gure neskak argi eta garbi gailendu zitzaizkion Bizkaiari. Hasiera parekatuaren ondoren, gure taldeak nagusi izan ziren bigarren laurdenetik aurrera hamar puntu baino gehiagoko errentekin eta azkenean 52-74 irabazi zuen.
Igande arratsaldean finalen txanda iritsi zen. Mutilei titulua Arabarekin lehiatzea egokitu zitzaien. Hasieratik kontzentratuta, berehala lortu zuten tarte elektronikoa irekitzea, eta hamar puntutik gorako errentekin minutuek aurrera egin zuten. Arabarrek ez zuten amore eman eta aurre egin zioten bukaerara arte, baina Gipuzkoak bere kalitatea baliatu zuen azken laurdenean eta 79-62 nagusitu zen.
Han ez ziren pozak amaitu, ondoren gure neskek lehiatu eta kopa altxatu baitzuten. Gizonezkoen finalaren antzeko gidoiarekin, Gipuzkoa agintzen hasi zen (14-9 minutu 10 eta 32-18 atsedenaldian). Bigarren zatian, gureek euren nagusitasuna erakusten jarraitu zuten, finala 61-50eko emaitzarekin bukatu zen arte.
Gure kadete selekzioen sari bikoitz bikaina. Zorionak gure neska-mutil guztiei, Oskar Rodríguez eta Oihana Larzabal entrenatzaileen gidaritzapean, eta talentua sortzen laguntzen diguten klub guztiei, gure jokalari guztiei aurrera eginarazteko.