Jardunaldi aurrekoak: Kirola ez da arazo.
Asteburu honetan partidak ditugu. Aste askotan lehiatu gabe egon eta gero, gure taldeetako batzuk kantxetara bueltatuko dira jardunaldi ofizial bati aurre egiteko.
30 partidatik gora daude programaturik maila ezberdinetan (gizonezko eta emakumezko senior mailan, errendimenduzko emakumezkoen junior eta gizonezkoen kadeteetan, edo euskal ligakoak, batzuek aipatzearren). Beraz, larunbat eta igande honetan, gure kantxetan baloiaren boteak, entrenatzaileen aginduak, epaileen txistu hotsak eta saskiratze bat lortutakoan egon ohi diren txaloak entzun ahal izango ditugu beste behin.
Pandemia egoera honek, berriz ere, eta , gaur bertan hartuko diren neurri murriztaileen esperoan, ziurgabetasun egoeran bizi behar izatera garamatza. Hala ere, gure klubak arduraz eta zentzudun jokatzen ari dira, egoeraren jakitun eta protokoloak betez, eta instituzioek, eskola kirolean gertatu den moduan, kirola arazo ez dela uler dezaten konfiatuz.