Baditugu txapeldunak jada!!

Baditugu txapeldunak jada!!

Emozioz beteriko sekulako asteburu baten ondoren, gure lehiaketako askotan txapeldun zeinek amaitu duen jakin dugu dagoeneko.

Larunbatean, Zarautzen, Finalen Finala ospatu genuen. 12 taldek tokatzen zitzaien 6 finalak jokatu zituzten lehiaketa ezberdinetan:

  • Kadete mutiletan, Magnet Ointxek 82 eta 58 irabazi zioten EASO Panko Performanceri, moreek hasiera-hasieratik kontrolpean izan zuen partida batean; nesketan, EASO Ibaeta Basket Buruntza izan zen garaile, momentu oro azpitik, baina markagailuan gertu ibili zen Ordizia baten aurrean (56-52).
  • Junior mailan, sekulako garaipen bikoitza BKL-rentzat. Nesketan, BKL Esparruk, kolorez eta giro ezin hobez betetako harmaila baten aurrean, sekulako bigarren zatia egin zuen Goierri Uz Baleike 56 eta 61 garaitzeko; mutiletan BKL Murumendik 71 eta 61 irabazi zion Ama Guadalupekoa Hondarribiari.
  • Senior mailan, emozioz beteriko final batean, Graficas Juaristi ZAST-eko neskek 60 eta 58 irabazi zioten EASOri; mutiletan berriz, ez zen kolorerik egon eta Inter de Mitentek erraz irabazi zion 76 eta 47 STL Azkuneri.

Horretaz gainera, beste motatako final batzuk izan ditugu. Koparik gabeko final batean, Loyola 21 Hoops-ek 51 eta 41 irabazi zion Goierri Modelos Ezgubari eta Senior Mutilen Lehen Mailarako txartela eskuratu zuen; bien bitartean, EASO Oiartzungo Saskilagunak-i irabazi zion jaitsiera saihesteko kanporaketan. Hirugarren mailan, badaukagu txapelduna: Mondragon Unibertsitatea oso nagusi agertu zen EASO Caprichoren aurrean eta 78 eta 57 irabazi zion.

Partaidetzako gure mailetan ere izan dugu txapeldunik, eta Atletico Sn Sn-k izan du protagonismo gehien gainera. Bere juniorrek garaipen bikoitza eskuratu zuten; Atletico Sn Sn Larruneko mutilek EASOri irabazi zioten eta Atletico Sn Sn Annieko neskek Luberri Aldapeta Maria Ikastetxeari. Gainera, kadete mutiletan ere, Atletico Sn Sn Adarrak 74 eta 58 irabazi zioten SaskiAxularri. Azkenik, kadete nesketan, final parekatu batean, Ordiziak 44 eta 40 irabazi zion Aloña Mendiri.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.