Jardunaldiko kronika.
Aktibitate handiko eta partida askoko asteburu izan dugu pasa dena gure lurralde honetan.
Partida garrantzitsuak goiz hasi ziren iristen. Adibidez, Gizonezkoen Senior Lehen mailan astean zehar jokatu zuten STL Azkunek eta Inter de Mitentek. Bigarrenek irabazi zuten 85 eta 90 eta bakarka jarri da sailkapeneko lehen postuan. Seniorretan ere, baina Bigarren mailan, Zast Zarautz liderraren porrota ikusi genuen; partidarik galdu ez duen Saski Axularrek 40 eta 70eko emaitzarekin irabazi zion. Emakumezkoetan, bai lehen mailan eta baita bigarrenean ere liderrek ez dute hutsik egin.
Emakumezkoen Errendimenduzko Juniorretan aipatu behar da Ostadarrek eta Zast Zarautzek garaipenak batzen jarraitzen dutela (biak daude 4-0ko balantzearekin) eta ez diotela lasaitasun momenturik uzten Goierri Uz Baleikeri. Mutilei dagokionez ez da emaitza arrarorik egon jardunaldi honetan.
Kadeteei dagokienez partaidetzako lehiaketetan jarriko dugu begirada oraingoan. Mutiletan, Ordizia KE, Easo Echverria & Del Valle, Atletico Sn Sn Adarra eta Saski Axular taldeek 3 garaipenekin errenkadan hasi dute denboraldia. Beste horrenbeste egin dute nesketan Antigua Luberri KE 06-k, Ordizia KE-k, Aloña Mendi KE-k, Bergara Soraluce KE-k, Bera Bera Ibaetak eta Carrocerías Amute Hondarribiak. Hiru jardunaldi, hiru garaipen, eta lidergoan guztiak.
Amaitzeko, Errendimenduzko infantil mutiletan Zast Zarautzek orain arte galdu gabe zegoen Easo Farmacia Felipe IV-ren kantxan sekulako garaipena eskuratu zuen eta beraz, orain, lider bakarra Easo Cromova dugu. Nesketan, jardunaldiko partidan, Marmoles Aztiria ISBk, Ordiziaren kantxan irabazi zuen 34 eta 44 eta lehiaketako lider jarri da bost garaipenekin eta porrotik gabe.