Kopa Azpeitian: Iraurgik historiarekin hitzordua dauka
Iraurgik, bihar larunbatarekin, historiarekin hitzordu bat dauka.19. 00etan, Azpeitiako kiroldegian eta garaikur bat jokoan egongo delarik: LEB Zilarrezko kategoriako kopa. Juaristi ISB, ekialdeko konferentziako liderrak, Basquet Girona, mendebaldeko konferentziako liderra edukiko du aurrean, sekulako neurketa kategoria osoko bi talde onenen artean.
Iñaki Jimenezek zuzendutako taldeak, garaipena eskuratu nahiko du bere zalegoaren aurrean, harmailak jendez lepo egongo direlako, eta ziur laguntza handia izango delako hori. Jokalari gipuzkoarrek, Ibon Guridik, Xabi Berazak, Beñat Heviak, Ierai Azpitartek eta juniorra den Manex Ansorregik funtsezko papera jokatuko dute, aurten Juaristi ISB-rentzat giltzarri izaten ari baitira denboraldian zehar; Gironako taldeari dagokienean, aurkari izango dute ACB-n ibilitako Albert Sabat, eta datu berezia da, taldearen lehendakaria Marc Gasol dela.
Beraz, sekulako neurketa LEB Zilarrezko denboraldiko lehen garaikurra norentzat izango den erabakiko duena. Juaristi ISB izango ote da? ZORTE ON EKIPO!!