Asteburuko kronika.
Lehiaketen amaierara iristen ari gara dagoeneko. Pasa den asteburutik, Lauko Final ezberdinetako joaneko partidek emandakoaz gain, beste emaitza hauek ere aipatu nahiko genituzke:
Senior Lehen Mailan STL Azkunek Donosti Dolphinsen atsedena aprobetxatzen jakin izan zuen hau lidergoan berdintzeko Atletico Sn SNren aurrean garaipen argi bat eskuratu eta gero; Nesketan, Antigua Luberrik ez zuen huts egin eta fase erregularra lehen postuan amaitu du. Orain finala, bigarren sailkatu Ostadarren aurka jokatu beharko du.
Bigarren mailan, behin fase erregularrak bere amaierara iritsita, Avia Eibar Saskibaloia Goierri Modelos Ezgubaren kontra eta Graficas Juaristi ZKE Astigarragako Mundarroren kontra izango dira finala gizonezkoetan eta emakumezkoetan hurrenez hurren. Horretaz gainera, hirugarren eta bosgarren postuan nor gelditu den jakiteko partidak ere jokatu baldintzaz beteriko denboraldi honi amaiera emateko.
Mutilen errendimenduzko kadeteetan, Easo Andatzak Bergara Soraluce irabazi zuen 68 eta 62ko emaitzaz eta berriz ere lehen postua eskuratu du, SaskiAxularri 73 eta 48 irabazi zion Cafes Aitona Askatuak Bidasoarekin berdinduta. Azkenik, nesketan, Zast Zarautzek eta Ordizia 05KE-k abantaila hartu dute Lauko Finaleko finalerdietako lehen partidak irabazi eta gero.