Lautik lau Mondragon Unibertsitatearen partez
Mondragon Unibertsitateko mutilek kanpaina hau oso indartsu hasi dute eta aste bat gehiago jarraitzen dute sailkapenaren goialdean. Ointxek Errotaundi ISBren aurka 77-58 eroso baten bitartez irabazi zuen.
Bigarren eta hirugarren postuetan hiru garaipenekin Donosti Doplhins eta Alde Zaharra daude, Bosteko eta Viento Surren aurka hobeak izan baitziren errespektiboki. Aloña Mendik Atlético San Sebastiánen aurka irabazi zuen 81-79 justu batekin, eta garaipenetan estreinatu zen.
Puntu bakar batengatik Cafés Aitona Askatuak irabazi zuen Mundarroren aurka (60-59), donostiarrek horrela bigarren garaipena lortu dute. Bi garaipen ere Take Orbelarentzat DKSren aurka irabazi baitzuten 63-52. Jardunaldia itxi zuen Zarautzen garaipenak Erroibideren aurka (48-55) garaipen bakar batekin geratzen dena.
Berdintasun handia dago liga honetan, non guztiek ezagutzen duten garaipena.
GSF