Lehiaketa sistemak
Egutegien zozketa martxoaren 5ean, ostirala, egingo da eta posta elektronikoz asier@gisaski.eus helbidera zenbakiak eskatu ahal izango dituzue egun horretara arte 9:00etan.
Oraingo honetan, osasun-gomendioak direla-eta bilerak saihesteko, zozketa ez da presentziala izango. Hala ere, partidak programatzerakoan sor daitezkeen arazoak saihesteko, 2 asteko epea emango da lokal gisa jokatzen diren partidetan edozein aldaketa egiteko, kontrako taldearen adostasuna behar izan gabe, eta berdin aldatu ahal izango da taldearen kategorian libre dauden asteburuetara. Denbora-tarte horren barruko jardunaldietako partidetarako, aldatzeko azken eguna aste horretako asteazkena izango da, egun hori barne.
Lehiaketa sistemak esteka honetan.