Azkoitia-Azpeitia ISB LF2ko Euskal Kopako txapeldun!
Azkoitia-Azpeitia ISB-k, pasa den asteburuan, Beasaingo Antzizar kiroldegian jokatu den, LF2ko Euskal Kopa txapeldun izatea lortu du. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu BKL, antolatzaileari, Beasaingo Udalari eta Euskadiko saskibaloi Federazioari egin duten lan handiagatik eta izan duten antolaketa bikainagatik.
Andoni Lazkanoren neskek arazo guztiei egin zieten aurre, taldea osorik ez edukitzea eta ezin ondo entrenatzea edota Intza Lizarazu bere kapitainaren azken orduko bajari, besteak beste. Hala ere, bi partidak irabazteko kapaz izan ziren eta titulua etxera eraman zuten. Ostiralean, aurreneko partidan, 79 eta 72 irabazi zioten HGB ausarta Barakaldori, eta atzo, igandea, atsedenaldira markagailuan azpitik joan arren, partida irauli eta 56 eta 63 irabazi zioten GDKO Ibaizabali.
LF Challenger liga berrian bere debuta izango dena prestatzen hasia daude dagoeneko Iraurgiko neskak, iaz egin zuten denboraldi gogoangarriaren sari moduan.
Zorionak eta zorterik onena neskak!!