Liderrak are liderrago

Liderrak are liderrago

Ez dugu sorpresa handiegirik bizi izan gure lurraldeko saskibaloiko maila gorenetan. Liderrek talde sendoenak direla erakusten jarraitzen dute eta badirudi beraiek harrapatzea ez dela erraza izango gainontzeko taldeentzat.

  • Senior maila: Mutilei dagokienez nabarmentzekoa da Bostekok, sufrituta bada ere, Donosti Dolphins garaitzeko kapaz izan zela (66-68) eta lidertza sendotu duela modu honetara. Nesken lehenengo mailan goi aldean dauden talde guztiek irabazi zuten eta beraz, sailkapenean ez dago aldaketarik.
  • Errendimendu mailako juniorrak: Ama Guadalupekoa Ikasbasketek eta ZAST Zarautzek geldiezin jarraitzen dute, beste garaipen bat batu zuten euren zakura eta beste asteburu batez lider sendoak zergatik diren erakutsi zuten. 
  • Errendimendu mailako kadeteak: Lehen sailkatuak atseden jardunaldia edukitzea ederki aprobetxatu zuen Ordizia KE-k eta EASO Echeverria & Del Valle-ri 51 eta 77 irabazita lidergoa eskuratu du. Nesketan berriz, BKL Esparruk Alkideba-Ointxeri gailendu zitzaion eta EASO Lorea Gourmet liderra gertutik jarraitzen du. 
  • Errendimendu mailako Infantilak: EASO Orientatic-ek, partida benetan borrokatuan, garaipen handia lortu zuen Mármoles Aztiria ISBren kantxan (35-40) eta modu honetara Iraurgikoekin bigarren postuan berdindu dute sailkapenean. Mutiletan, Ordizia KE liderrak hirugarren sailkatu Mondragon Unibertsitatea garaitzea lortu zuen eta lehen postuan tinko jarraitzen du.

Asteburuak utzitako emaitzen eta sailkapenen berri izan nahi baduzu, klikatu hemen.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.