Mahai laguntzaile eta epaile izateko kurtsoetan izen emateko epea luzatu da

Mahai laguntzaile eta epaile izateko kurtsoetan izen emateko epea luzatu da

GSF-ak sustatutako mahai laguntzaile eta epaile izateko kurtsoetan izen emateko epea luzatu egin da. Kurtsoak urriak 1 ean hasiko dira eta interesatuek ordura arte apuntatu ahal izango dute. Hauexek dira kanpainaren datu garrantzitsuenak: 

  • Epaileen kurtsoak: Klase teorikoak: urriak 1 eta 3  18.30etatik 20.30etara GSF-ren lokaletan (Auditorio salan)
  • Klase praktikoak: urriak 8 eta 10, 19.00etatik 21.00etara (lekua finkatzeke oraindik)
  • Mahai laguntzaileentzat kurtsoak: urriak 1 eta 8, 18.00etatik 20.30etara.
  • Gutxieneko adina: 14 urte.
  • Kurtsoen prezioak: DOAKOA kurtsoa bukatzen denean komitean abenduak 1a baino lehen izen ematen dutenentzat (ingresua itzuliko zaie). Bestela 25 euro (epaileentzat) eta 20 euro (mahai laguntzaileentzat).
  • Izen emateko, klikatu ondorengo esteka: http://www.gisaski.eus/federazioa/izan-epaile/
  • Ingresuak: Kutxabank IBAN ES 50 – 2095-5009-73-1061453543, kontzeptuan ikaslearen izena jarriz. 


Epaile edo mahai laguntzaile izateak honako aukerak eskaintzen dizkizu:

  • Jokoaren zati garratzitsua izatea.
  • Saskibaloia ikuspegi desberdin batetik bizitzea.
  • Zure inguruko eta zure zaletasun bereko jendearekin erlazionatzea.
  • Gipuzkoako ligetatik hasita, euskal ligetara edota elitera promozionatzeko eta igotzeko aukera. 
  • Ordaindua den aktibitate batean parte hartzea. 
    Kanpaina Federazioak denboraldi osoan aurrera eramango duen plangintza orokor baten barruan dago kokatua, eta epaile eta mahai laguntzaileen kaptazioaz gain, iadanik hontan lanean daudenen errefortzuan eta formakuntza jarraituan egongo da oinarritua, izan ere gure kirolarentzat oinarrizkoa den lana baita.  

Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik esperientzia bikain hontan parte hartzeko animatu nahi zaituztegu! Egin zaitez epaile edo mahai laguntzaile! Animatu zaitezte!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.