Maskararen erabilera partiduetan

Maskararen erabilera partiduetan

Eusko Jaurlaritzak aste honetan bertan jarduera fisikoari eta kirolari buruz igorritako galdera-erantzunen dokumentuko 24. puntuaren inguruan sortutako zalantzak direla eta, argitu behar da martxoaren 6ko 13/2021 Dekretuan adierazten den bezala:

Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean ari diren taldeen entrenamenduetan, lehiaketetan eta kanpoan egiten den jarduera fisiko biziko aparteko uneetan.

Ondorioz, edozein lehiaketatan ez da nahitaezkoa izango. Beraz, gogoan izan gure protokoloaren arabera:

  • Partiduetan maskara erabiltzea borondatezkoa izango dute jokalariek eta epaileek.
  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da guztientzat aulkian, entrenatzaile nagusiarentzat izan ezik, hura borondatezkoa izango baita joko-denboran bere eginkizunak betetzen ari den bitartean.
  • Gomendagarria da taldeko kideek maskara eredu bera erabiltzea.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.