Mini mailako teknifikazio entrenamenduetarako deialdiak
Datorren igandean, martxoak 15, Mini mailako teknifikazio entrenamenduak egingo dira Donostiako La Salle Kiroldegian.
Mini-nesken entrenamendua arratsaldeko 16:00tan egingo da eta Antton Korta, Mikel Lekuona eta Ainhoa Cea entrenatzaileek gidatuko dute. Arratsaldeko 15:45tarako prest egon beharko dute hurrengo jokalariek:
- Internacional: Cristina Torres.
- GBC Eskola: Leire Margareto.
- Bera Bera: Nerea González, Marina Álvarez, Nahia Larrea, Nahia Ubarretxena eta Ane Ubarretxena.
- Hondarribia: Elaia Izagirre.
- EASO: Maite Coca, Lucía Fernández, Ane García, Mónica García, Maialen Garicano, Claudia Ortiz eta Naroa Otermin.
- Axular: Nora Pradera, Katixia Soroa eta Aizpea Goya.
- Zarautz: Carla Estebez.
- Askatuak: Ane Martínez eta Irene Oscoz.
- Ibaeta-Luberri: Marina Ipatova eta Laia Belio.
Mini-mutilen entrenamenduari dagokionez, arratsaldeko 17:30tan egingo da eta Mikel Ormaetxeak, Sergio Galdeanok eta Itsaso Agirrek zuzenduko dute. Jokalariek 17:15tarako prest egon beharko dute eta honako hauek daude deituta:
- Hondarribia: Joan Molto, Amets Ruiz, Eneko Pérez eta Aimar Hernández.
- EASO: Jon Aizpurua, Javier Marín, Ibai Ellande, Álvaro Ortega, Borja Oyón, Mikel Quintela, Leo Rodríguez eta Danel Román.
- Zarautz: Nadir El Maioni, Yasser El Ghailani, Iosu Artetxe eta Lander Olariaga.
- DeBasket: Yuri Ladera eta Ibón Belda.
- Axular: Andoni Gómez, Iker Lopetegui, Eñaut Erauskin eta Jon Rico.
- Askatuak: Unai Hernando.
- Añorga: Ander Arzelus.
- Luberri: Lukas Velázquez, Babacar Gueye eta Aitor Ferrer.
Entrenamendu bakoitzak 90 minutuko iraupena izango du eta Alzolako Urak “Basque Water” gure babeslearen laguntza jasoko dugu bertan.